2013/01/18

Dublin

Dublin Irlandako Errepublikako hiriburua eta hiri nagusia da, herrialdearen ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena. Leinster probintzian dago, Dublingo konderrian.

2006.urtean 505.739 biztanle zituen hiriak, baina inguruko herriak kontutan hartuta biztanleria 1.045.769koa zen, eta Dublingo konderri osoan 1.186.821 biztanle bizi dira.

Dublin hiria Irlandako ekialdeko kostaldean dago. Hiria Liffey ibaiaren bokalean kokatua dago. Hegoaldetan garaiera txikiko mendiz inguratua dago, eta mendebalde eta iparraldetik berriz soro eta alorrez. Liffey ibaiak hiria bitan banatzen du: Dublingo Iparraldea eta Dublingo Hegoaldea. Bi ertz hauek beste bi ibaia txikiagotan banatzen dira. Gainera hiri barnean izan eta mendebaldera Shannon ibaiaren lotzen diren beste ni kanal ere badaude: hegoaldeko Grand Canal eta iparraldeko Royal Canal.

Kultura eta ekonomia:

Dublingo Iparraldea ohituraz langile mailaren bizilekua izan da, aldiz Dublingo Hegoaldea erdi eta goi mailakoen bizilekua. Banaketa hau Dublingo "azpikulturen" estereotipoen adibide garbia da, Dublin hirian mintzatzen den ingelesaren dialektoa ere bitan banatzen duelarik: Hegoaldekoa, goi mailako heziketa eta modu onen parekidea dena, eta Iparraldekoa, hiriko langileen ohiko ingelesa. Hegoaldeko eremuan kokatua dagoen Dublingo gaztelua denbora luzez hiri honetako britainiar boterearen ikurra izan da, bai eta hiriko bi katedralak ere.

Dublineko klima:
Urtarrileko tenperatura handiena 8.3 °C-koa da, aldiz uztaileko tenperatura handiena 19.6 °C-koa da. Bestalde, urte osoko hilabete eguzkitsuenak maiatza eta ekaina dira. Euri kopuruarekin abendua hilabete euritsuena da. Dublin hirian euri-jasak urte osoan zehar eman litezke, Irlanda guztian euri gutxiena egiten duen lekua den arren.

Gune ospetsuak:
Dublingo monumentu berrietako bat The Spire horratza da, ofizialki "Argiaren Monumentua" izenez deitua, Ian Ritchie Architects arkitektoak diseinatu zuen. Horratza erraldoi hau hiriaren etorbide nagusia den O'Connell Street kalean kokatua dago, egunez altzairuzko itxura du, aldiz iluntzean zeruan barneratzen dela dirudi, jada gauez argiztatu egiten delarik.
Hiria datorren jende askok Trinity College unibertsitate ospetsua bisitatu ohi du, bertako liburutegian Kellseko liburua gordea dagoelarik.
Bestalde, Dublin hiriak Liffey ibaia zeharkatzen duten hainbat zubi ospetsu ditu, horien artean Ha'penny Bridge burdinezko zubia eta O'Connell Bridge zubia.

Gau giroa:
O'Donoghue's Pub taberna zelta musika zaletuen templua da, bertan 1960ko hamarkada The Dubliners folk musika talde ezagunak bere lehenbiziko musika emanaldiak eman zituelarik beste batzuen artean.

Parkeak:
Hirian zehar parke ugari daude, hauen artean nabarmeneak Phoenix Park, Herbert Park eta St Stephen's Green. Phoenix Park delakoa hiriaren erdigunetik 2–4 km mendebaldera dago, Liffey ibaiaren iparraldeko ertzean.

Garraioak:
Dublin Heuston geltokia eta Dublin Connolly geltokia Dublin hiriko geltoki garrantzitsuenak dira. Operated by Iarnród Éireann konpainiak kudeatutako Dublingo tranbiaren sareak Dublin Hirigunea eta Louth konderriko Drogheda eta Dundalk hiriei zerbitzua ematen die.
2010ean Dublingo metroa martxan ipintzeko aurreikusi eta 2014rako guztiz amaituta egongo dela espero dute.

Dublingo Aireportuko Agintaritza erakundeak Dublingo aireportua kudeatzen du, hau hiriaren iparraldean dago, Fingal konderrian.

Literatura:
Hiria literatura aldetik mundu osoan ospetsua da, nazioarteko literaturgile garrantzitsuek Dublinen jaio zirelarik, horien artean Literatura Nobel Saria duten William Butler Yeats, George Bernard Shaw eta Samuel Beckett. Dublingo beste idazle esanguratsuak Oscar Wilde, Jonathan Swift eta Drakula eleberriaren sortzailea den Bram Stoker dira. James Joyce idazle bikainaren eleberrietako leku asko eta asko Dublinen kokatzen dira.

Zinema eta antzerkia:
 Dublingo antzoki ezagun eta nagusienen artean hauek daude: Gaiety antzokia, Abbey antzokia, Olympia antzokia eta Gate antzokia... Yeats barne zen zaletu talde batek 1904an sortu zuen, bertako irlandar literaturako talentuen laguntza eta sustapen moduan.


6 comentarios:

  1. Kaixo Leire naiz!
    Esan nahi dizuet, zuen blog-a asko gustatu zaidala. Oso interesgarria iruditzen zait gai hau, gainera New York kenduz, blog honetan ipini dituzuen gainerako hirietan egon naiz eta horrezegatik dakit oso ondo bilatu duzuela informazioa, oso baliagarria eta konpletua delako. Primerakoa da, benetan zegi horrela!:)

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Maider naiz!
    Blog honen argazkiak izugarri gustatu zaizkit,beltza eta zuriarekin oso politak benetan,baina nire ustez hiriei buruzko informazio gehiago jarri duzuela,baina oso polita dago bloga zorionak;)

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Nagore Ochoa naiz!
    Blog honetan ikusi dudan informazio guztia liluratu nau.
    Alde batetik, ezagutzen ditudan hiri batzuetaz hitz egitean gehiago jakin dudalako eta bestetik, asko ezagutzen ez nituenei buruzko informazio oso erabilgarri eta baliagarria irakurri dudalako.
    Blog hau, aipatzen duten hiri batetara joaten bazara primerakoa iruditzen zait han zaudenean kokatzeko eta galduta ez egoteko balio duelako.
    Oso ondo eginda dagoela nabarmendu behar dut eta denbora eta esfortzua jarri dutela ere nabaritzen da. Zorionak!

    ResponderEliminar
  4. Kaixo, Ane López naiz.
    Harigarria iruditu zait blogean ipini duzuen informazio guztia. Egia esanda, niri asko gustatzen zait leku berriak ezagutzea, eta hemen ipini duzuen informazio guztia, leku berriak ezagutzeko gogo gehiago eman dit. Blogean ipini dituzuen hiri batzuk, ezagutzen nituen jadanik eta gustatu zait haietaz informazio gehiago edukitzea eta guri hauetan dauden bitxikeri xoragarriaz ezagutaraztea. Primerako lana egiten ari zaretela dirudit, eta blog honekin aurrera jarraitzea proposatzen dizuet.
    Zorionak benetan.

    ResponderEliminar
  5. KAIXO!! Aner naiz.
    Uxue Zorrilla bezala pentsatzen dut,asko gustatu zait blog hau batez ere ematen duen irudia,DBH3ko lau ikasleren lana izatea ez dud dirudi baina oraindik ikusita gehien guztatu zaidan bloga izan da.
    ZORIONAK!!

    ResponderEliminar
  6. Kaixo neska-mutilak Unai Zorrilla naiz.
    Blogg hau ikusitakoan harrituta geratu naiz.Geihen gustatu zaidana Bilbaoren argazkia eta video horretan oikusi ditugun argazkiak oso intersgarriak dira nire gustukoa izan da ZORIONAK

    ResponderEliminar