7.500.000 biztanle edukita, Londres Europar Batasuneko hiririk handiena da.
Londresek norabide guztietan zabaltzen jarraitu zen zabaldiak, basoak, herriak eta abar barneratzen.
Eraikuntza eta ingeniaritza-garapen berriekin batera, herri xehea auzo txiroetan metatuta bizi zen egoera lazgarrietan.
"The City" deituriko auzoa da Erresuma Batuko finantzen udalbarruti garrantzitsuena, bai eta munduko nagusienetarikoa ere. Historian zehar.
Azkenengo hamarkadetan, izugarrizko eraikinak jaso dira. (1990era arte Ingalaterrako eraikinik altuena, "Nat West Tower" izan da ezagutua)
Londres munduko negozio-gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta munduko lau lekurik inportanteenen artean dago (New York, Tokio eta Parisekin batera).
Europako bigarren gune ekonomikoa izanda, urtez urte.
Londresko biztanleriaren %85ek (3,2 milioi pertsona) zerbitzuen sektorean dihardu, eta beste milioi erdi biztanlek mantentze-lanetan eta eraikuntzan egiten du lan.
Londresko garraiobide publikoak ez dira soilik garraiobide bat, benetako nazio-sinboloak baizik. Hortaz, munduko elementu publizitariorik garrantzitsuenetarikoak eta ezagunenetarikoak dira. Garraiobide-sarea Transport for London sozietate publikoak kudeatzen du.
Londresko metroa, The Underground edo askotan The Tube ere deitua, mundu osoan inauguratutako lehenengo metro-sarea izan zen, eta egun munduko sarerik handienetariko eta luzeenetarikoa da.
Musika klasikoaren arloan mundu mailan ezagunak diren areto londrestarrak ditugu Royal Albert Hall eta Royal Opera House. Halaber, London Symphony Orchestra eta Royal Philarmonic Orchestra planetako hoberenen artean daude.Musika modernoari dagokienez, hiri honetan sortu ziren The Rolling Stones, Iron Maiden, Led Zeppelin eta Sex Pistols talde famatuak.
Hauek Londresen sortu ziren, baina badaude beste talde famatu asko Londresen beren ibilbidea bilatu dituztenak.
Futbol taldeak: Arsenal FC, Tottenham Hotspur, Chelsea FC, West Ham United, Fulham, Crystal Palace, Queens Park Rangers.
2012ko Olinpiar Jokoak Londres-en izan ziren.
Hortaz aparte, badaude museo, erakusketa, antzoki eta leku asko bisitatzeko.
Adibidez: Royal Albert Hall, London Coliseum, Regent's Park Open Air Theatre, The British Museum, Salisbury Court Theatre etab.
No hay comentarios:
Publicar un comentario