Bilbo, Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da. 351.629 biztanle ditu, bilbotarrak, eta 41 kilometro koadroko azalera.
Bilboaldea Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.
Bilbo hiribildua Ibaizabal ibai osoan zehar zabalduta dago.
Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute hiria, besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, "Botxo" izen herrikoia eman diote.
Bilboko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eragina eta urte osoan zehar tenperatura lasaia dituena. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira; negua, berriz, eztia, eta uda ez oso beroa. Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7 neguan.
Industria Iraultza eta Garapena:
Industria-iraultzaren garaian hainbat enpresa, burdin meategi, fabrika eta ontziola zeuden, hiriari maila ekonomiko handia eman ziotenak. Bilbo Espainia mailako gunerik aurreratuena izan zen Katalunia eta beste gune batzuekin batera. Bilbora gero eta etorkin gehiago zetorrela eta, hiriak hazteko tokia behar izan zuen, horretarako beste bi elizate anexionatu ziren 1925ean, Deustu eta Begoña.
Berritzea eta azken urteak:
Eraberritzeko proiektuak dozenaka dira Bilbo guztian. 1995eko Metro berria, aireportua, Guggenheim Museoa (1997), Euskalduna Jauregia... Nazioarteko hainbat arkitekto kontratatuta eta Guggenheim Museoaren mundu famaz baliatuta, gaur egungo Bilbok gero eta gehiago dauka herri turistiko baten antza, antzinako itxura industriala atzean utzita.
Ekonomia:
Bilboren jarduera ekonomiko nagusia hirugarren sektorea da gaur egun, hau da, zerbitzuen sektorea. Orain dela gutxi arte, hala ere, industria izan da hirian langile gehien hartu dituena. Meatzaritza, metalurgia eta portuko merkataritzarekin loturiko jarduerak izan ziren garrantzitsuenak Bilbon. Hiria sortu zenetik itsas merkataritzak garrantzia handia izan zuen. Horrek, ontzigintza bultzatu zuen.
Turismoa:
Ordutik, hiriaren egoera hobetu eta jarduera ekonomiko berriak topatzeko ahalegina egin du udalak. Bilbo zerbitzu-hiri bilakatu da, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaltzeak turismoa bultzatu du. 1992an hirian hiru izarretik gorako 11 hotel zeuden; gaur egun, berriz, 21 hotel dira maila horretatik gora daudenak. Gaur egun, 1.000 pertsonatik gorak egiten dute lan hotel horietan eta beste hainbeste turismoarekin lotutako gainontzeko jardueretan .
Bilbok 13 zubi ditu hiriko bi aldeak batzen dituztenak. Horietatik azkena eraikitzen Pedro Arruperen zubia izan da, Deustuko Unibertsitatearen aurrean.
Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Ingurune metropolitarra Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute. Metroa 1995ean abiatu zen. Gaur egun 75 sarbide ditu.
2010. urtean metroak zehazki 88.561.281 bidaiari eraman zituen. Horrek esan nahi du Bilboko metroa Espainia osoko metro sareen artean hirugarrena dela, Madrilgo eta Bartzelonako metro sareen atzetik bidaiari gehien garraiatzen dituena.
Bilboko pertsona ospetsuak:
Bilbotar ezagunen artean, Juan Crisostomo Arriaga musikagilea; Miguel de Unamuno idazle eta filosofoa; Ramon Rubial politikaria; Xabier Kintana eta Andres Urrutia euskaltzainak; Sabin Arana Goiri politikaria; Amaia Uranga eta Alex de la Iglesia zinemagilea ditugu, beste hainbaten artean.
Kultura:
Hainbat antzoki daude hirian, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia eta Ayala antzokia esaterako.
Museoak:
Guztira Bilbon sei museo daude, egin den azkena, Bilboko Itsas Adarra Itsas Museoa. Unamuno plazan, zientzia gaiak jorratuko dituen museo baten proiektua darabil esku artean Bilboko udalak.
Hauek dira Bilbon aurki ahal ditugun museo batzuk: Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederretako Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa etab.
Hiriko kirol talde batzuk:
Futboleko Bilboko Athletic Kluba.
San Mames futbol zelaian jokatzen du 1912. urteaz geroztik. Athletic Club taldea 1898. urtean sortua, Espainiar estatuko futbol talderik aurrendarietako bat da. 24 Errege kopa eta 8 liga irabazi ditu historian zehar. Beti egon da lehenengo mailan. Uxue Bilbao Basket (saskibaloi taldea).
La Casillako udal kiroldegian jokatzen du. 2001. urtean sorturiko proiektua da.
Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jai egiten dira Bizkaiko hiriburuan.
Hiriaren sorrera ospatzen duen eguna, ekainaren 15a.
Bilboko Aste Nagusia, abuztuaren erdialdetik aurrera, 10 egun.
Begoñako Andra Mariren Eguna, urriaren 11a, etab.
Bilbao World Design Capital 2014



Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarKaixo Ekaitz naiz!!!
ResponderEliminarGaia asko gustatu zait eta interesgarria iruditu zait. Hiri batzuetatik gauza batzuk ez nekienak erakutsi didazue, hain zuzen ere, Amsterdametik, eta Dublinetik. Amsterdametik pentsatzen nuen baino biztanle gutxiago dituela eta Dublinetik, Dublin bera Dublingo konderrian dagoela. Itxura pasada bat iruditu zait, nola ipini dituzue gehien ikusitako sarrerak, argazki oso onak eta hiri tipikoei buruzko informazio detailatua. Zorionak lan ona egin duzue eta!!!
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarHola, soy Sarah.
ResponderEliminarEste blog es realmente genial, ya que era muy creativo con blog.Eu mucho gostoi de imágenes e informaciones esta bien organizadas.
Felicidades por este blog.