2013/02/15

Bartzelona

Bartzelona Kataluniako hiriburua eta hiri nagusiena da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako.
Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena.

Geografia
Bartzelona klima mediterraneoa du, negu epel, hezeekin eta udal bero, lehorrekin. Hiria Iberiar penintsularen ekialdeko kostan dago eta Ozeano Atlantikoarekin duen gertutasunarengatik udak ez dira mediterraneoko beste lekuetan bezain lehorrak izaten.
Hiriaren udal-eremuak hegoaldetik ipar-ekialdera honako udalerriekin egiten du muga: El Prat de Llobregat, L'Hospitalet de Llobregat, Esplugues de Llobregat, Sant Just Desvern, Sant Feliu de Llobregat, Molins de Rei, Sant Cugat del Vallès, Cerdanyola del Vallès, Montcada i Reixac, Santa Coloma de Gramenet eta Sant Adrià de Besòs.
Demografia

Bartzelonak guztira 1.628.090 biztanle ditu, horietatik 774.890 gizonak eta 853.200 emakumeak.
Bartzelonako Udala hirian ahalmen eta funtzionario gehien dituen erakundea da. Udalak hiria kudeatzen du eta hainbat gaietan du eskumena: lurralde plangintza, garraioa, udal zerga bilketa, udaltzaingoa, hiriaren mantenua, kiroldegiak, liburutegiak, babes ofizialeko etxebizitzak, besteak beste.
Hainbat lorategi ditu: Mossèn Costa i Llobera, Joan Maragall, Joan Brossa, Laribal, Montjuïcen Lluís Companys Olinpiar Estadioa dago 1992ko Udako Olinpiar Jokoen lekua izan zena, hala nola San Jordi Jauregia eta Bernat Picornell igerilekuak. Ekipamendu kulturalak ere baditu: Kataluniako Arte Museo Nazionala, CaixaFòrum, etab.
Güell parkea, Güell kondeak Antoni Gaudíri eraikitzea agindutako parkea da. Parkea 1984 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Hondartzak:

Bartzelonak 7 hondartza ditu; ezagunenak Sant Sebastià eta Barceloneta dira. 1992ko Olinpiar jokoak hasi ziren arte, ez ziren hiriko kostaldearen berreskurapen-lanak hasi. Olinpiar Jokoen ondoren, portu olinpikoaren gunea berreskuratu zen eta hainbat hondartza hobetu ziren.

Aireportuak:
Bartzelona El Prat aireportuak zerbitzatzen du El Prat de Llobregat udalerrian, Bartzelonako erdigunetik 17 km-ra. Espainiako bigarren aireporturik handiena da.
Portuak:
Bartzelonako portuak 2000 urte baino gehiagoko historia du eta garrantzia handia du merkataritzan. Europako bederatzigarren zama-garraio porturik handiena da.

Hedabideak:
Irrati kate nagusiena Catalunya Ràdio da eta telebiste kate nagusia TV3 kataluniar kate autonomikoa.

Kirola:
Bartzelonak 1992ko Udako Olinpiar Jokoak ospatu zituen, hiriarentzat bultzada handia izan zena. Azkenaldia txirrindularitza ari da nabarmentzen Udalaren txirrinduaren aldaketa apostua dela-eta. Hala ere, estatu osoan bezala kirolik nagusiena futbola da. Hiriak lehen mailako bi futbol talde ospetsu ditu: FC Barcelona eta RCD Espanyol. Lehenengoak Camp Nou estadio ezagunean jokatzen du.

Hauek dira Bartzelonara joaten bazara bisitatu ahal dituzun guneak:


Güell parkea, Güell jauregia, Milà Etxea, Vicens Etxea, Familia Santuaren tenplua, Batlló Etxea, Kataluniar Musikaren Jauregia, Sant Pau Ospitalea…

2 comentarios:

  1. Kaixo, Paula Dúcar naiz.
    Asko gustatu zait zuen bloga, zeren eta gauza asko irakasten du hiri zoragarriei buruz eta oso argazki politak lortu dituzue. Zuen sarreren hiriak irrikaz ipini naute hara joatera. Oso ondo daukazue bloga, zorionak. Muxu bat.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo, Julen Plágaro naiz!
    Egia esanda, blog hau hobenetarikoa izan da nire ustez. Gehien gustatu zaidana, nola antolatu duzuen eskuinaldea izan da, zeren eta inkesta bat ipini duzue polemika pixka bat sortzeko, gero ipini duzue hirien argazki bitxi batzuk baina zuri-beltzez, oso aproposa nire ustez, gehien ikusitakoak eta bukatzeko nire atentzioa asko deitu duen erloju bat.
    Informazioari buruz esan dezaket igual pixka bat luxatu duzuela sarrera batzuetan, baina oso ondo konpensatu duzue video eta irudi asko ipiniz eta gainera Bilbo ipini duzue, munduko hiririk zoragarriena!!!
    Oso lan hona egin duzue, eta ezkertzekoa da eta paula esan duenez irakurtzean horra joateko desioa izan dut, Ezkerrik asko lan honetatik.

    ResponderEliminar