2013/02/15

Bartzelona

Bartzelona Kataluniako hiriburua eta hiri nagusiena da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako.
Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena.

Geografia
Bartzelona klima mediterraneoa du, negu epel, hezeekin eta udal bero, lehorrekin. Hiria Iberiar penintsularen ekialdeko kostan dago eta Ozeano Atlantikoarekin duen gertutasunarengatik udak ez dira mediterraneoko beste lekuetan bezain lehorrak izaten.
Hiriaren udal-eremuak hegoaldetik ipar-ekialdera honako udalerriekin egiten du muga: El Prat de Llobregat, L'Hospitalet de Llobregat, Esplugues de Llobregat, Sant Just Desvern, Sant Feliu de Llobregat, Molins de Rei, Sant Cugat del Vallès, Cerdanyola del Vallès, Montcada i Reixac, Santa Coloma de Gramenet eta Sant Adrià de Besòs.
Demografia

Bartzelonak guztira 1.628.090 biztanle ditu, horietatik 774.890 gizonak eta 853.200 emakumeak.
Bartzelonako Udala hirian ahalmen eta funtzionario gehien dituen erakundea da. Udalak hiria kudeatzen du eta hainbat gaietan du eskumena: lurralde plangintza, garraioa, udal zerga bilketa, udaltzaingoa, hiriaren mantenua, kiroldegiak, liburutegiak, babes ofizialeko etxebizitzak, besteak beste.
Hainbat lorategi ditu: Mossèn Costa i Llobera, Joan Maragall, Joan Brossa, Laribal, Montjuïcen Lluís Companys Olinpiar Estadioa dago 1992ko Udako Olinpiar Jokoen lekua izan zena, hala nola San Jordi Jauregia eta Bernat Picornell igerilekuak. Ekipamendu kulturalak ere baditu: Kataluniako Arte Museo Nazionala, CaixaFòrum, etab.
Güell parkea, Güell kondeak Antoni Gaudíri eraikitzea agindutako parkea da. Parkea 1984 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Hondartzak:

Bartzelonak 7 hondartza ditu; ezagunenak Sant Sebastià eta Barceloneta dira. 1992ko Olinpiar jokoak hasi ziren arte, ez ziren hiriko kostaldearen berreskurapen-lanak hasi. Olinpiar Jokoen ondoren, portu olinpikoaren gunea berreskuratu zen eta hainbat hondartza hobetu ziren.

Aireportuak:
Bartzelona El Prat aireportuak zerbitzatzen du El Prat de Llobregat udalerrian, Bartzelonako erdigunetik 17 km-ra. Espainiako bigarren aireporturik handiena da.
Portuak:
Bartzelonako portuak 2000 urte baino gehiagoko historia du eta garrantzia handia du merkataritzan. Europako bederatzigarren zama-garraio porturik handiena da.

Hedabideak:
Irrati kate nagusiena Catalunya Ràdio da eta telebiste kate nagusia TV3 kataluniar kate autonomikoa.

Kirola:
Bartzelonak 1992ko Udako Olinpiar Jokoak ospatu zituen, hiriarentzat bultzada handia izan zena. Azkenaldia txirrindularitza ari da nabarmentzen Udalaren txirrinduaren aldaketa apostua dela-eta. Hala ere, estatu osoan bezala kirolik nagusiena futbola da. Hiriak lehen mailako bi futbol talde ospetsu ditu: FC Barcelona eta RCD Espanyol. Lehenengoak Camp Nou estadio ezagunean jokatzen du.

Hauek dira Bartzelonara joaten bazara bisitatu ahal dituzun guneak:


Güell parkea, Güell jauregia, Milà Etxea, Vicens Etxea, Familia Santuaren tenplua, Batlló Etxea, Kataluniar Musikaren Jauregia, Sant Pau Ospitalea…

2013/01/29

Amsterdam

Amsterdam Herbehereetako hiriburua eta hiririk populatuena da, 2006an 742.951 biztanle zituen.
Ijselmeer, Amstel ibaiaren eta Ipar Itsasoko kanalaren gainean eraikia dago hiria.

Ekonomia:
Administrazio eta banka gune garrantzitsua da Amsterdam. Portua Holandako bigarrena da, Rotterdamgoaren ondoren. Amsterdam garrantzi handiko industrigunea da: itsasontzigintza, garagardogintza, kimika, mekanika eta elektronika industria, ehungintza; diamante lantzea…

Garraiobideak:
Amsterdam-Schiphol aireportua herrialde osoko nagusia da. Hiriko metroa aipatzekoa da, 1977tik martxan dagoena.

Kirolak:
Amsterdamgo Ajax hiriko futbol talde nagusia eta Herbehereetako garrantzitsuenetarikoa da. Amsterdam, gainera, 1928ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituen hiria izan zen. Egungo Udako Olinpiar jokoen IX. edizioa izan zen.

Ondasun nabarmenak:
Ehun uharte txikiren gainean egituratua, Europako arte eta turismo hiri garrantzitsuenetakoa da Amsterdam («Iparraldeko Venezia»). Monumentu ugari:
J. van Campen errege jauregia, Nieuwe Kerk, Oudekerk gotikoa eta errenazimentuko, XVI. mendeko udaletxea…

Hiri historikoaren hegoaldean garatu dira Unibertsitatea, liburutegi garrantzitsua, argitaletxeak. Museo ugari: Rijskmuseum, Rembrandten etxea, Arte Modernoaren Museoa, Van Gogh Museoa, Ana Frank etxea…

Amsterdamen dauden museoak 50 baino gehiago dira eta urtero, miloika turistak bisitatzen dituzte.

Klima:
Negu hotzak jasaten dira eta udan, 25 graduko egun hezeak.

Hiriko giroa:
Hirian badaude leku oso aproposak bisitatzeko museoak aparte. Adibidez, loreen merkatua, Hortus botanikus (munduko lorategi botaniko zaharrenetarikoa), parkeak, emparantzak, eta Coffe Shop famatuak.

Bizikletak:

Amsterdam bizikletak gehien erabiltzen diren munduko hiria da. Ia auzo guztietan bizikletentzat bideak daude. Amsterdamen zazpi milioi bizikleta baino gehiago daude eta 750.000 biztanle. Urtero, 25.000 bizikleta hiriko kanaleetan amaitzen dute.





Bideo honetan, Amsterdami buruz jakin behar dituzun 10 gauzak azaltzen dira.



Amsterdam oso hiri liberala da.
Amsterdam eta Holandan zehar, tolerantzia, liberalismo eta aniztasun ospea du.

2013/01/22

Bilbao


Bilbo, Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da. 351.629 biztanle ditu, bilbotarrak, eta 41 kilometro koadroko azalera.
Bilboaldea Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.

Inguru naturala eta klima:
Bilbo hiribildua Ibaizabal ibai osoan zehar zabalduta dago.
Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute hiria, besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, "Botxo" izen herrikoia eman diote.

Bilboko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eragina eta urte osoan zehar tenperatura lasaia dituena. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira; negua, berriz, eztia, eta uda ez oso beroa. Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7 neguan.

Industria Iraultza eta Garapena:
Industria-iraultzaren garaian hainbat enpresa, burdin meategi, fabrika eta ontziola zeuden, hiriari maila ekonomiko handia eman ziotenak. Bilbo Espainia mailako gunerik aurreratuena izan zen Katalunia eta beste gune batzuekin batera. Bilbora gero eta etorkin gehiago zetorrela eta, hiriak hazteko tokia behar izan zuen, horretarako beste bi elizate anexionatu ziren 1925ean, Deustu eta Begoña.

Berritzea eta azken urteak:
Eraberritzeko proiektuak dozenaka dira Bilbo guztian. 1995eko Metro berria, aireportua, Guggenheim Museoa (1997), Euskalduna Jauregia... Nazioarteko hainbat arkitekto kontratatuta eta Guggenheim Museoaren mundu famaz baliatuta, gaur egungo Bilbok gero eta gehiago dauka herri turistiko baten antza, antzinako itxura industriala atzean utzita.

Ekonomia:
Bilboren jarduera ekonomiko nagusia hirugarren sektorea da gaur egun, hau da, zerbitzuen sektorea. Orain dela gutxi arte, hala ere, industria izan da hirian langile gehien hartu dituena. Meatzaritza, metalurgia eta portuko merkataritzarekin loturiko jarduerak izan ziren garrantzitsuenak Bilbon. Hiria sortu zenetik itsas merkataritzak garrantzia handia izan zuen. Horrek, ontzigintza bultzatu zuen.


Turismoa:
Ordutik, hiriaren egoera hobetu eta jarduera ekonomiko berriak topatzeko ahalegina egin du udalak. Bilbo zerbitzu-hiri bilakatu da, Guggenheim Bilbao Museoaren zabaltzeak turismoa bultzatu du. 1992an hirian hiru izarretik gorako 11 hotel zeuden; gaur egun, berriz, 21 hotel dira maila horretatik gora daudenak. Gaur egun, 1.000 pertsonatik gorak egiten dute lan hotel horietan eta beste hainbeste turismoarekin lotutako gainontzeko jardueretan .

Garraiobideak:
Bilbok 13 zubi ditu hiriko bi aldeak batzen dituztenak. Horietatik azkena eraikitzen Pedro Arruperen zubia izan da, Deustuko Unibertsitatearen aurrean.

Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Ingurune metropolitarra Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute. Metroa 1995ean abiatu zen. Gaur egun 75 sarbide ditu.
2010. urtean metroak zehazki 88.561.281 bidaiari eraman zituen. Horrek esan nahi du Bilboko metroa Espainia osoko metro sareen artean hirugarrena dela, Madrilgo eta Bartzelonako metro sareen atzetik bidaiari gehien garraiatzen dituena.

Bilboko pertsona ospetsuak:
Bilbotar ezagunen artean, Juan Crisostomo Arriaga musikagilea; Miguel de Unamuno idazle eta filosofoa; Ramon Rubial politikaria; Xabier Kintana eta Andres Urrutia euskaltzainak; Sabin Arana Goiri politikaria; Amaia Uranga eta Alex de la Iglesia zinemagilea ditugu, beste hainbaten artean.

Kultura:
Hainbat antzoki daude hirian, Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia eta Ayala antzokia esaterako.

Museoak:
Guztira Bilbon sei museo daude, egin den azkena, Bilboko Itsas Adarra Itsas Museoa. Unamuno plazan, zientzia gaiak jorratuko dituen museo baten proiektua darabil esku artean Bilboko udalak.
Hauek dira Bilbon aurki ahal ditugun museo batzuk: Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederretako Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa etab.

Hiriko kirol talde batzuk:
Futboleko Bilboko Athletic Kluba.
San Mames futbol zelaian jokatzen du 1912. urteaz geroztik. Athletic Club taldea 1898. urtean sortua, Espainiar estatuko futbol talderik aurrendarietako bat da. 24 Errege kopa eta 8 liga irabazi ditu historian zehar. Beti egon da lehenengo mailan.
Uxue Bilbao Basket (saskibaloi taldea).
La Casillako udal kiroldegian jokatzen du. 2001. urtean sorturiko proiektua da.


Jaiak:
Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jai egiten dira Bizkaiko hiriburuan.
Hiriaren sorrera ospatzen duen eguna, ekainaren 15a.
Bilboko Aste Nagusia, abuztuaren erdialdetik aurrera, 10 egun.
Begoñako Andra Mariren Eguna, urriaren 11a, etab.



                                      
      Bilbao World Design Capital 2014


 

2013/01/18

Dublin

Dublin Irlandako Errepublikako hiriburua eta hiri nagusia da, herrialdearen ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena. Leinster probintzian dago, Dublingo konderrian.

2006.urtean 505.739 biztanle zituen hiriak, baina inguruko herriak kontutan hartuta biztanleria 1.045.769koa zen, eta Dublingo konderri osoan 1.186.821 biztanle bizi dira.

Dublin hiria Irlandako ekialdeko kostaldean dago. Hiria Liffey ibaiaren bokalean kokatua dago. Hegoaldetan garaiera txikiko mendiz inguratua dago, eta mendebalde eta iparraldetik berriz soro eta alorrez. Liffey ibaiak hiria bitan banatzen du: Dublingo Iparraldea eta Dublingo Hegoaldea. Bi ertz hauek beste bi ibaia txikiagotan banatzen dira. Gainera hiri barnean izan eta mendebaldera Shannon ibaiaren lotzen diren beste ni kanal ere badaude: hegoaldeko Grand Canal eta iparraldeko Royal Canal.

Kultura eta ekonomia:

Dublingo Iparraldea ohituraz langile mailaren bizilekua izan da, aldiz Dublingo Hegoaldea erdi eta goi mailakoen bizilekua. Banaketa hau Dublingo "azpikulturen" estereotipoen adibide garbia da, Dublin hirian mintzatzen den ingelesaren dialektoa ere bitan banatzen duelarik: Hegoaldekoa, goi mailako heziketa eta modu onen parekidea dena, eta Iparraldekoa, hiriko langileen ohiko ingelesa. Hegoaldeko eremuan kokatua dagoen Dublingo gaztelua denbora luzez hiri honetako britainiar boterearen ikurra izan da, bai eta hiriko bi katedralak ere.

Dublineko klima:
Urtarrileko tenperatura handiena 8.3 °C-koa da, aldiz uztaileko tenperatura handiena 19.6 °C-koa da. Bestalde, urte osoko hilabete eguzkitsuenak maiatza eta ekaina dira. Euri kopuruarekin abendua hilabete euritsuena da. Dublin hirian euri-jasak urte osoan zehar eman litezke, Irlanda guztian euri gutxiena egiten duen lekua den arren.

Gune ospetsuak:
Dublingo monumentu berrietako bat The Spire horratza da, ofizialki "Argiaren Monumentua" izenez deitua, Ian Ritchie Architects arkitektoak diseinatu zuen. Horratza erraldoi hau hiriaren etorbide nagusia den O'Connell Street kalean kokatua dago, egunez altzairuzko itxura du, aldiz iluntzean zeruan barneratzen dela dirudi, jada gauez argiztatu egiten delarik.
Hiria datorren jende askok Trinity College unibertsitate ospetsua bisitatu ohi du, bertako liburutegian Kellseko liburua gordea dagoelarik.
Bestalde, Dublin hiriak Liffey ibaia zeharkatzen duten hainbat zubi ospetsu ditu, horien artean Ha'penny Bridge burdinezko zubia eta O'Connell Bridge zubia.

Gau giroa:
O'Donoghue's Pub taberna zelta musika zaletuen templua da, bertan 1960ko hamarkada The Dubliners folk musika talde ezagunak bere lehenbiziko musika emanaldiak eman zituelarik beste batzuen artean.

Parkeak:
Hirian zehar parke ugari daude, hauen artean nabarmeneak Phoenix Park, Herbert Park eta St Stephen's Green. Phoenix Park delakoa hiriaren erdigunetik 2–4 km mendebaldera dago, Liffey ibaiaren iparraldeko ertzean.

Garraioak:
Dublin Heuston geltokia eta Dublin Connolly geltokia Dublin hiriko geltoki garrantzitsuenak dira. Operated by Iarnród Éireann konpainiak kudeatutako Dublingo tranbiaren sareak Dublin Hirigunea eta Louth konderriko Drogheda eta Dundalk hiriei zerbitzua ematen die.
2010ean Dublingo metroa martxan ipintzeko aurreikusi eta 2014rako guztiz amaituta egongo dela espero dute.

Dublingo Aireportuko Agintaritza erakundeak Dublingo aireportua kudeatzen du, hau hiriaren iparraldean dago, Fingal konderrian.

Literatura:
Hiria literatura aldetik mundu osoan ospetsua da, nazioarteko literaturgile garrantzitsuek Dublinen jaio zirelarik, horien artean Literatura Nobel Saria duten William Butler Yeats, George Bernard Shaw eta Samuel Beckett. Dublingo beste idazle esanguratsuak Oscar Wilde, Jonathan Swift eta Drakula eleberriaren sortzailea den Bram Stoker dira. James Joyce idazle bikainaren eleberrietako leku asko eta asko Dublinen kokatzen dira.

Zinema eta antzerkia:
 Dublingo antzoki ezagun eta nagusienen artean hauek daude: Gaiety antzokia, Abbey antzokia, Olympia antzokia eta Gate antzokia... Yeats barne zen zaletu talde batek 1904an sortu zuen, bertako irlandar literaturako talentuen laguntza eta sustapen moduan.


2013/01/15

Erroma

Erroma Tiber ibaiaren ertzean dago. 2.823.201 biztanle zituen abenduaren 2004an, Italiako hiririk populatuena da beraz.
Gerra amaituta, 1946an, erreferendum baten bidez Errepublika aldarrikatu zen, Erroma hiriburua zuela. Urte horietan, “Italiako mirari ekonomikoaren” isla nagusietakoa Erroma izan zen. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, modan jarri zen,  bizitza goxoa delakoaren garaia izan baitzen.
Biztanle gehien 1980ko hamarkadaren erdian izan zuen Erromak, 2.800.000ra iritsita. Hala ere, hortik aurrera, populazioak emeki aldendu zen hiriburutik aldameneko hirietara joateko. Izan ere, jendeak somatu zuen bizi-kalitateak behera egin zuela, eten gabeko trafiko-ilarak edo kutsadura zirela medio.

  ERROMAKO KLIMA:
Hilabetea
Urt
Ots
Mar
Api
Mai
Eka
Uzt
Abu
Ira
Urr
Aza
Abe
Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa
13.4
13.9
15.6
17.8
22.2
25.9
28.8
29.4
26.2
22.1
17.2
14.2
20.6
Batez besteko tenperatura
8.6
9.0
10.7
12.9
17.1
20.8
23.6
24.1
21.1
17.1
12.4
9.6
15.6
Batez besteko tenperatura minimoa
3.8
4.1
5.7
8.0
11.9
15.6
18.3
18.8
16.0
12.1
7.7
5.0
10.6
Pilatutako prezipitazioa
67
73
57
68
42
19
15
30
70
114
103
83
741
Prezipitazio egunak
8.2
8.0
7.1
7.9
4.2
2.8
1.5
2.7
5.1
7.2
9.2
7.9
71.8


Kirolen aldetik, SS Lazio eta AS Roma hiriko futbol taldeak nabarmentzen dira alde batetik, eta bestetik Virtus Roma saskibaloikoa.

Ondasun nabarmenak Vatikano Hiria, Laterango bataiategia gaur egun eliza bihurtua, Karakalaren Bainuak, Erromako zazpi muinoak, Koliseoa, Sant'Angelo gaztelua, Titoren arkua, Egiaren Ahoa, Kapitolioa, Aberriaren Aldarea, San Petri basilika… horiek dira Erroman bisitatzeko lekurik  aproposenetarikoak beste batzuen artean.